XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1990 Urtea 1989 urteko KPI gehi 1,5.

36. Artikulua - Heriotzagatiko, Ezgaitasun Iraunkor Absolutuagatiko eta Ezgaitasun Iraunkor Erabatekoagatiko Indemnizazioak

1) Hitzarmen honek ukitutako langile guztiek, heriotz kasuan, ondoren aipatzen diren indemnizazioak sortuko dituzte bere legezko oinordekoen alde, langilearen beraren esanbidezko izendapenaren kasuan izan ezik.

1989 Urtea: a) 112.350 pta. heriotza naturalagatik edo lanekoa ez den istripuzkoagatik.

b) 2.247.000 pta. organismo eskudunak onartutako lan istripuz sortutako heriotzagatik.

1990 Urtea: 1989ko KPI gehi 1,5.

2) 1989ko Ekainaren 30aren ondoren gertatutako lan istripu edo hartutako gaixotasun profesional baten ondorioz organismo eskudunak lan mota orotarako ezgaitasun iraunkor absolutua edo bere ohizko lanerako ezgaitasun iraunkor erabatekoa aitortzen dien langileek, 2.247.000 pta.tako indemnizazio bat jasotzeko eskubidea izango dute.

3) Aipatu indemnizazioen estaldurarako dagozkien aseguru polizak harpidetuko dituzte enpresek.

Harpidetzen ez badituzte, indemnizazioen ordainketaren erantzule izango dira zuzenean.

4) Artikulu honetan hitzartutakoa 1989ko Uztailaren 1.an eta 1990eko Uztailaren 1.an eraentzen hasiko da hurrenez hurren.

37. Artikulua - Lekualdaketak

Beste probintzia batera lekuz aldatzen dituzten plantilako langile finkoek, betiere lekualdatze horrek bizileku aldaketa eta lantokitik 50 kilometro baino distantzia handiagoa suposatzen badu, eta aipatu lekualdaketa familiako arrazoiengatik, osasun arrazoiengatik, etab., interesatzen ez bazaie, beren lan kontratua urratzeko eskubidea izango dute, urteko zerbitzu bakoitzeko Hilabeteko Alokairu Errealeko indemnizazio bat jasoz, hemezortzi hileko soldatako gehienezko tope batekin.